XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KALEJIRA

EHE Iruñeko Udaleko euskararen ordenantza lehenbailen onartzearen alde

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak bere iritzia eman nahi izan du Iruñeko Udalean eztabaidan dagoen Euskararen Ordenantzaren inguruan.

Orain arte deus zehaztuta ez dagoenez, eta bere aitzinapausoan, dekretuaren garapena besterik ez baita izanen, diote, aurrerapausoa jotzen dugu.

Euskarazko idazkiei euskarazko erantzuna ematea eta jendea ahoz euskaraz atenditzeko plangintza hagitz positibotzat hartzen dituzte.

Dena den, euskaldunen eskubideak gorabehera politikoen menpe ikusten dituzte eta kalejira bat deituko dute aurki.